Osagaiak (2 pertsonentzat):
- Letxuga erromatar 1
- 100 gr oilasko papar
- Ogi-pikatosteak (gustura)
- Gazta hautsa edo xerra finak (gustura)
Osagaiak (zesar saltsarako)
- Arrautza 1
- 150 ml oliv olio
- Limoi erdiko zukua
- Baratxuri ale 1
- 30 gr antxoa
- Ziape-koilarakada 1
- 50 gr gazta
Prestaketa (zesar-saltsa):
Irabiagailu batean, arrautza, olioa eta limoi-zukua jartzen ditugu, eta irabiagailuan gora eta behera egiten dugu, nahasketa homogeneo bat egin dadin. Badugu saltsaren oinarria. Jarraian, baratxuri hortza, ziape koilarakada, antxoak eta gazta gehitzen dira, eta berriz irabiatu, osagai berriak saltsaren oinarrian integratzeko.
Prestaketa (entsalada)
Zartagin batean, olio pixka batekin, paparra jarriko dugu. Kozinatuta dagoenean, zerrendatan moztuko dugu. Ondoren, entsalada batean, letxuga hostoak moztuta eta garbituta, papar zerrendak, pikatosteak, saltsa, gazta hautsa edo xerra finak eta zesar saltsa jartzen ditugu.